Free cookie consent management tool by TermsFeed

Guri buruz

Guri buruz, Micron ihinztagailuak

Micron Weed Management-ek arrastatutako ibilgailuen gainean muntatzeko ihinztadura-ekipoak (CDA teknologiarekin) eskaintzen ditu, nekazaritza- eta baratze-laboreetan tratamenduak aplikatzeko, besteak beste.

Ihinztagailu sorta berri hau Goizper Group eta Micron Group-en arteko aliantzaren ondoren sortu da. Enpresa-batasun horrek are gehiago bultzatuko ditu bi enpresen baliabideak, ihinztadura-soluzio berriak garatzeko gaitasuna eta mundu osoko ekoizleen, erabiltzaileen eta nazioarteko arau-erregulatzaileen etorkizuneko beharrak aseko dituzten aplikazio-tresnak ikertzeko.

Micron ihinztagailuak, bezeroa gure helburua

Helburu berdina: bezeroa

Helburu bera partekatzen dugu: bezeroa. Talde-balioak ere bai: konpromisoa, konfiantza, errespetua, hurbiltasuna, parte-hartzea eta profesionaltasuna. Horrek guztiak indartsuago eta sendoago egiten gaitu etengabe eboluzionatzen ari den proiektu erkide dinamiko batean lan egiteko.

Esperientzia eta ezagutza

Merkatuan daukagun mende erdi baino gehiagoko esperientzia, nekazarien beharren ezagutza sakona eta I+G+b-ko taldeak teknologia berriekin egiten dituen ikerketa-azterlanak funtsezko eragileak dira soluzio eraginkorrak eta errentagarriak garatzeko, ingurumen-inpaktua txikitzeaz gain, erabiltzaileek ihinztatze-prozesuan egin beharreko lana erraztuko dutenak.

Kontrolatutako tanten aplikazioa

Ihinztadura-ekipo tradizionalek pitatxo hidraulikoak erabiltzen dituzte. Haien ihinztatzea oso desberdina da, eta hainbat tanta-tamaina sortzen dituzte. Micron-en, berriz, ULV bidezko (bolumen ultrabaxua) ihinztaduran espezializatu gara, eta lainoztagailu birakariak erabiltzen ditugu behar den tanta-tamaina kontrolatzeko (CDA).

Esperientzia eta ezagutza Micron ihinztagailuak
Kooperatiba Goizper Group

Goizper Group - Kooperatiba gara

60 urte baino gehiagoko historian izandako hazkundeak hiru negozioren inguruan egituratutako talde bihurtu du Goizper: Goizper Ihinztadura, Goizper Industriala eta Goizper Biotechnology.

Goizper Ihinztadura negozioak, Micron-en taldearekin batera, honako hauek diseinatu, ekoiztu eta merkaturatzen ditu::

  • Mundu osoko nekazaritza-, baratzezaintza-, basogintza-, lorezaintza- eta industria-sektoreetarako, izurrite migratzaileetarako eta osasun publikoko eta animalia-osasuneko aplikazioetarako ihinztadura-ekipo aurreratuak.
  • Doitasun-nekazaritzako eta aire bidezko fumigazioko sistemak eskala handiko nekazaritzarako, baita industria- eta lorezaintza-erabilera espezializatuetarako ere.
  • Smart farming – Landrooter, Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak nekazaritzan aplikatuz.

GOIZPER-en estrategia honako hauetan oinarritu da:

  • Hazkundea eta Nazioarteko hedapena
  • I+G+B inbertsioa
  • Teknologia propioa
  • Negozio-dibertsifikazioa
  • Nazioarteko erakundeek eskatutako eta kanpoko auditoreek egiaztatutako fabrikazio- eta kalitate-arau zorrotzenak betetzea.

Micron weed management,zugandik hurbilago.

Merkataritza- eta banaketa-sare zabala daukagu, 110 herrialdetan baino gehiagotan, bost kontinenteetan.

Aukeratu hurbilen duzun banatzailea
Europa
  • Micron Weed Management

    Goizper Group Egoitza nagusia

    +34 943786000
    Helbidea Antigua, 4 20577 Antzuola Gipuzkoa, Espainia
  • Micron Sprayers Ltd (UK)

    +44 (0)1885 482397
    Helbidea Bromyard Industrial Estate, Bromyard, Herefordshire, HR7 4HS, U.K. www.microngroup.com
  • Goizper Erdialdeko Europa

    +31 (0) 161 437 770
    Helbidea Ambachtsweg 4-A2, NL-4854MK BAVEL Holanda
  • Goizper Frantzia

    +34 60 22 49 442
     
  • Goizper Portugal

    +34 943 78 6000
     
  • Goizper Errusia

    +79653054712 Alexander Samoshkin
     
  • Solo Sprayers Limited

    +44 01702 297134
    Helbidea 48 Vanguard Way, Shoeburyness, Essex, SS3 9QY.
Amerika
  • Goizper Erdialdeko Amerika

    (503) 2298 2722
    Helbidea Calle "A" Pasaje 2, Casa 114. P.O. 483 San Salvador El Salvador
  • Matabi do Brasil

    +55 11 5524-1663
    Helbidea Rua Amaro Leite, 160 04763-060 São Paulo Brasil
  • Goizper Spraying NA, INC

    +1 877 529 8722
    Helbidea Tarkiln Place 59 New Bedford, MA 02745 Estatu Batuak
Afrika
  • Goizper Afrika Ekialdea

    Kenia
  • Goizper Afrika Mendebaldea

    +223 20281869
    Helbidea B.P.:E 4843 Bamako Mali
Asia
  • Goizper Asia-Pazifikoa

    +6012 683 95 33
    Helbidea 26, Lorong Mangga 51200 Kuala Lumpur Malasia
  • Goizper Ekialde Ertaina

    +962 6 565 5750
    Helbidea P.O. Box 922167 Amman 11192 Jordania
  • Goizper Asia Mendebaldea

    +91 9619232344
    Helbidea 400104 Maharashtra Mumbai India