Free cookie consent management tool by TermsFeed

Spray-Miser

Spray Miser ihinztagailua Micron

Micron Weed Management ihinztagailuek hesien, bidezidorren, eraikinen eta, batez ere, zuhaitz eta zuhaixken inguruko sastraken kontrol zorrotza egiteko balio dute.

Spraymiserrak triangelu-formako kanpai bat du, ihinztatzearen deriba minimizatzeko. Produktuak Varidome buru batzuk ditu barra batean brida doigarriekin, bere zabaleran zehar irristatzen direnak hainbat zabalera eta angelutara egokitzeko.

Kanpai ugari erabiliz gero, 0.6m-tik 2.4m-ra arteko zabalerak tratatu daitezke.

Deriba minimizatzeko ihinztagailua Micron

Eraginkortasuna hobetze aldera, birzirkulazioko sistema bat dauka, eta atomizatzaile bakoitzaren funtzionamendu egokia monitorizatzen du fluxua kontrolatzeko sistema baten bitartez.

Osagaiak

Depositua Spraymiser ihinztagailua Micron

60 L-ko depositua

Honako atal hauek osatzen dute ekipo osoen depositu-sistema: 60 litroko tanke nagusi bat, makina garbitzeko 8 litroko tanke laguntzaile bat eta eskuak garbitzeko 15 litroko depositu bat.

Ixteko giltzei esker, aplikazio baten ondoren makina garbitzeko aukera eskaintzen du, depositu nagusia irekitzeko beharrik gabe. Era berean, depositu nagusia hustu eta gero barrutik garbitzeko lantza bat dauka.

Bolumen ultra txikiko teknologiari esker, 8 hektarea (2,5 m-ko esparru txikietan) eta 15 hektarea (7 m-ko esparru zabalagoetan) arteko zabalera tratatzeko autonomia eskaintzen du 60 litroko depositu batek.

Aginte-panela

Erabilitako emaria erregulatzeko, ekipoek fluxu-neurgailu batez edo gehiagoz osatutako aginte-panel sendo bat dute.

Aginte panela Spraymiser ihinztagailua Micron
Zirkuito hidrauliko hobetua Spraymiser ihinztagailua Micron

Zirkuito hidrauliko hobetua

Ekipoen elektrobalbula berriari esker, fluxua aginte-paneletik igarotzen da. Bertan, erabilitako produktuaren ardatza eta malgukia isolatzeko mintz bat dago, kutsadurarekin lotutako arazoak ekiditeko.

Motor patentatua

Azkenean, produktua disko ihinztagailura iristen da Micronek patentatu duen motor berriari esker. Produktuak motorra ez ukitzeko isolamendu berezi bat dauka, motorraren bizitza luzatzen duena.

Motor patentatua Spraymiser ihinztagailua Micron
Elektronika Spraymiser ihinztagailua Micron

Elektronika

Makinaren elektronikak diskoaren biratze-abiadura kontrolatu eta egonkor mantentzen du. Funtzio horretaz gain, motorraren eta deposituaren ponparen funtzionamendu egokia ere kontrolatzen du elektronikak, eta, funtzionamenduan irregulartasunik egonez gero, denbora errealean jakinarazten dizkigu, Landrooter softwarearen bidez.

Agintea

Agintetik, bluetooth konexioa ikusi, ihinztatzeko buruak eta ponpa piztu eta itzali eta eragingailuak mugitu ditzakegu. Aginteak aldatu egiten dira buru eta eragingailu kopuruaren arabera.

Agintea Spraymiser ihiztagailua Micron
CDA teknologia micron

CDA teknologiarekin

Ihinztadura eraginkorraren sekretua tanta uniformeen tamainan eta helburuaren gaineko likidoaren estaldura hobetzean datza.

Micronek asmatua, tanta kontrolatuaren aplikazioak (CDA) aplikazio bakoitzerako tanten tamaina optimoa sortzen du.

Gehio ikusi

Konektatu zure Micron ekipoa LANDROOTER-ekin, ihinztatzearen aplikazio zehatza eta zuzena bermatzen duen softwarearekin.

Landrooter